Zarratak taldea, ESCIVI eskolako musika zikloaren baitan

Aiurri 2025eko urriaren 24a

Egia auzoko hiru musikari gaztek osatzen dute Zarratak taldea (Argazkia: Zarratak)

“Ostiraletan Aittu!” musika zikloa jarri dute abian ESCIVIko ikasleek aurtengo ikasturteari begira. Lau taldek Ama Kandida etorbidean kokatzen den ikastetxean bertan zuzeneko emanaldiak egingo dituzte zenbait ostiraletan. Gaur, urriaren 24an, izango da lehenbiziko musika kontzertua Zarratak taldearen eskutik.

Egiako hiru gaztek osatzen dute Zarratak taldea, eta punk-metal estiloa jorratzen dute. 19:00etatik aurrera joko dute, eta doan da sarrera. Musika zaleei gonbidapena luzatu diete antolatzaileek. Azaroaren 21ean, abenduaren 5ean, eta hurrengo urteko urtarrilaren 9an izango dira gainerako hiruak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!