Urriaren 28an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da solasaldia.
Liburuarekin eta solasaldiarekin interesa eduki dezaketen irakurleek garaiz dabiltza oraindik ere, izan ere liburutegian lau ale geratzen baitira eskura, nahi duenak hartu.
Zazpi ipuin biltzen ditu Denboraren zubia liburuak, eta horietan, 1936ko gatazkaren testuinguruan, Orioko herritarren arteko harremanak ditu hizpide. Orioguka aldizkariak egindako elkarrizketan aitortzen duen bezala, oriotarren ahotatik entzundako istorioek barruan sortu izan dizkioten korapiloak askatzeko idatzi du Denboraren zubia.
Oroimen historikoa, jomugan
Iturainek idatzi duen fikziozko lehen idazlana da Denboraren zubia. Gainerakoan, aski ezaguna da memoria historikoaren arloan, hainbat lan egin baititu Orio herriari eta oriotarri lotuta gehienbat. Esate batera, 2014an, 1936ko gerraren ubera Orion: "Gerra bat barruan degula liburua plazaratu zuen (hemen, irakurgai osorik).
Aia eta Orioko Karkara aldizkarian, batik bat, makina bat artikulu idatzi izan ditu, oroimen historikoa gaitzat hartuta bereziki,. Iturainek.
Bestalde, aipatzekoa da ibilbide profesional gehientsuena euskarari lotutako egitasmoetan jardun izan duela Orioko idazleakk. Jada EITB sortu aurretik, telebistarako esatariak prestatzeko Donostian eratu zen eskolan ibili zen, eta irakasle eta teknikari izan da euskararen ezagutza, erabilera eta atxikimendua sustatzea xede duten zenbait erakundeetan; hala nola, HABE, HAEE/IVAP, IRALE eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren NOLEGA programan.
