Harridura eta poza agertu dute Aldundiko ordezkari politikoek Gordelekun egindako bisitan

Aiurri 2025ko urr. 29a, 13:32

Gipuzkoako Foru Aldundiko kultur arloko Goizane Alvarez eta Mari Jose Telleria ordezkari politikoek Gordeleku Etnografikoan bisita egin zuten atzo. Adierazpenak bideoan, behean:

Goizane Alvarez, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatua eta Mari Jose Telleria Kultura Ondareko zuzendari nagusia izan ziren bertan, eta Burdinako kideek museoan bilduta daukaten ondare historikoaren gaineko azalpenak eman zizkieten.

Halaber, Burdina elkartearen ia 25 urteko ibilbidea azaldu zieten bisitari politikoei (sortze prozesua, auzolanaren filosofia eta herritarren parte-hartzea, berreskurapen lanak Leitzaran bailaran zein hainbat herretan...).

Alvarezek eta Telleriak, bisitaren amaieran harridura eta poza agertu zuten bertako ondare historikoaren berreskurapenean eta dibulgazioan Gordelekun egin den lanketagatik, eta museoaren arduradunekin harreman zuzena eta elkarkidetza mantentzeko borondatea agertu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!