ANDOAINGO UDALAREN OHARRA
2025/10/29
Egun hauetan gure herrian sortu den egoeraren aurrean Andoaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek honakoa adierazi nahi dugu:
- Jakitun gara Andoaingo herritarren artean sortu duen egonezina. Herritarren artean sortutako kezka aitortzen dugu eta eraginda dauden pertsona guztiekiko ulermena eta hurbiltasuna adierazi nahi dugu.
- Udalak dauzkan baliabideak martxan jarri ditu, ezinegonak sortu ditzakeen egoerak kudeatzeko.
- Komunikabideei erantzukizunez eta arduraz jokatzeko deia egiten diegu, eta lehenetsi dezatela Andoaingo herritarren ongizatea.
- Egoera honetan garrantzitsua da gizalegez jokatzen jarraitzea.