Errespetatu Andoain plataformak mozioa aurkeztu du gaurko batzarraldian

Aiurri 2025ko urr. 30a, 21:32

Pleno luzea izan da gaurkoa eta, bertan, protagonismo handia hartu du N1 eta A15 errepideen arteko etorkizuneko lotuneak. Plataformako ordezkariek mozioa aurkeztu dute eta, udal ordezkariez gain, eurek ere politikariekin iritzia trukatzeko aukera izan dute.

Mozioa aurrera atera da EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zinegotzien baiezko botoarekin. Lehen puntuan, gainera, PSE-EE ados agertu da eta gainerako guztietan abstenitu egin da. EAJ-PNV, aldiz, puntu guztietan aurka agertu da.

Bideoa, mozioaren eztabaida hasi den unean bertan:

Plenoa, ohi bezala, Youtube bidez zuzenean eskaini du Andoaingo Udalak. Oraingoan, audioaren kalitatea ez da onena izan. Gaurkoan, gainera, pleno aretoaren kanpoaldean pantaila bat jarri du Errespetatu Andoain plataformak eta dozenaka herrikide izan dira mozioa zuzeneko ikusten izan direnak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!