Leizaran Ernio, igandean, Allurralden

Aiurri 2025ko urr. 31a, 06:35

Artxiboko irudia.

Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketak zailtasun handikoak bilakatu dira Leizaran Ernio inmobiliaria taldearentzat. Iaz majo sufritu zuten eta aurtengo hasiera ere zaila izaten ari da.

Lehen lau jardunaldietan ez du punturik lortu Andoaingo taldeak. Aurreko asteburuan sailkapenean 3. postuan dagoen Elgoibarren kantxan galdu zuten (32-21). Igandean, aurrealdean dagoen Basauri hurbilduko da Allurraldera.

Partida igandean izango da, 11:45tan hasita.

Leizaran Lanbroa taldeak Elgoibarren aurka galdu zuen Allurralden (29-35). Asteburu honetan ez dute partidarik jokatuko eta azaroaren 9an Aloña Mendiren zelaian ariko dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!