Jakoba Errekondo Saltsamendik (Usurbil, 1961) agronomoa eta paisaia antolatzailea da. Euskadi Irratian hasi zen baratza aipatzen, Argia astekarian ere bai eta arrakasta handiko liburuak argitaratu ditu.
"Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak izendatu du Jakoba Errekondo Saltsamendi aurtengo ohorezko mugarria eta azaroaren 26an eszenatoki gainera deituko du Xabier Laka eskultoreak mugarri honetarako sortutako oroitikurra jaso dezan", zabaldu du Andoaingo Udalak ohar bidez.
Epaimahaikideak:
- Miren Berasategi Zeberio (Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria).
 - Eneko Bidegain Aire (idazlea eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea).
 - Itxaro Borda (idazlea eta prentsa kolaboratzailea).
 - Angel Erro Jimenez (idazlea, itzultzailea eta prentsa kolaboratzailea).
 - Pantxika Maitia (kazetaria).
 - Libe Mimenza Castillo (UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria).
 - Marta Lasa Goñi (mahaiburua eta Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzi arduraduna).
 - Arantza Aguado Perugorria (idazkaria eta Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria).