Udatik hona, beraz, hainbat egunez, 17:00etatik harago zabalik dago Andoaingo Osasun etxea. Baina, esan bezala, ordutegiak erabat finkatu gabe daude.
Lanean diharduten mediku kopuruaren eta haien lanaldiaren arabera (oporrak, bajak eta abar) alda daiteke egoera. Beraz, gerta liteke hurrengo hilabeteetan ordutegia ekainekora itzultzea, hots, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 17:00etara.