Azaroaren 20an, "Condenadas en Gaza" dokumentalaren proiekzioa egingo dute Basteron, arratsaldeko 18:30ean: "Minbiziaren diagnostikoak munduko edozein lekutan astindu eta larritasuna eragiten ditu, baina, Gazako Zerrendan, kasu askotan, heriotza-zigorrarekin parekatu daiteke. Filmak tratamendua jaso ezinik dauden hainbat emakume palestinarrengana hurbiltzen gaitu". Hari horri tiraka, azaroaren 21ean, Baztango Bidenabar taldearen kontzertua izango da Irunberrin, iluntzeko 20:30ean. Hala, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute Goikoplazan, arratsadeko 19:00etan.
