"Mila Esker fest" jaialdia aurkeztu dute, Goikoplazan

Aiurri 2025eko azaroaren 7a

2003an atxilotu eta tratu txarrak pairatu ostean, epaibide luzea izan du Ruben Gelbentzu andoaindarraren eta Jon Lizarribar urnietarraren kasuak. Urte horietan guztietan elkartasun talde baten babesa izan dute eta, prozesua amaitzear dela, elkartasunezko jaialdia antolatu dute.

Abenduaren 13an izango da Andoaingo Gaztetxean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Andoainen, Urnietan, Hernanin, Donostian, Goierrin eta Sakana aldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!