Bolondresen eta herritarren harrera beroa jaso du elikagaien bilketa kanpainak

aiurri 2025eko azaroaren 8a

“Dena ematen dugu” leloa daraman elikagaien bilketa ari dira burutzen atzo eta gaur, Gipuzkoako hainbat herritan. Ilunabarra bitarte, herritarrek utzi ditzakete elikagaiak boluntarioek herrietako saltokietan jarri dituzten bilketa-postuetan. Esate baterako, Pili Lopez eta Marian Conde boluntarioak Andoaingo BMn topatu ditugu eguardian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!