Udalerriaren zati handi bati eragingo dion ur mozketa

Aiurri 2025eko azaroaren 11

Zumea ingurutik Karrikaraino egingo dute ur-mozketa.

Ur-hornidura sarea hobetzeko lanak direla eta, asteazkenean gaueko 23:00tan egingo dute ur mozketa, goizaldeko 06:00rak bitarte.

Eragina izango duen kaleen zerrenda

Algodonera plaza, Aingurasutegi kalea, Aita Larramendi kalea, Aita Larramendi atzekaldea, Aiztondo kalea, Balastrain poligonoa, Belabi kalea, Carmen Alcacera zeharkalea, Errotagain kalea, Etxeberrieta plaza, Goiburu auzoa, Gurmendi kalea, Illunbe poligonoa, Kaleberria, Kale Nagusia, Karrika kalea, Leitzaran kalea, Martin Ugalde kalea, Miranda lbilbidea, Patxi Etxeberria zeharkalea, Txitibar plaza, Txitibar zeharkalea, Sorabilla auzoa, Ubilluts poligonoa, Zumea kalea, Zumea plaza, Zeferino Ansa zeharkalea eta P.M. Ugartemendia zeharkalea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!