Bakarlarien unea, igande eguerdiko emanaldian

Aiurri 2025eko azaroaren 12a

Artxiboko irudia.

Emanaldian gogoan hartuko dute berriki hil den Arantxa Irigoras Balda bandako kidea. Geratzen diren gonbidapenak eskuragarri daude Bastero Kulturguneko erakusleihoan.

Udal Musika Eskolako Bandako zenbait musikari nabarmenduko dira “Bakarlarien unea” izenburuko kontzertu berezian, igandean eguerdiko 12:30etatik aurrera. Era horretan, Bandako zenbait kidek hartuko dute protagonismoa igandeko emanaldian. Musikarien zaindaritzat hartzen den Santa Zezilia egunarekin bat egingo du Mikel Emezabalek zuzentzen duen Bandak.

Errepertorioa

Hona kontzertua osatuko duen kantutegia, bakoitzean izan diren bakarlariekin:

  • Concerto two trumpets (Antonio Vivaldi). Bakarlariak: Ander Egaña Gaston eta Jaime Eguzkitza (tronpetak).
  • Xylophonia (Joe Green; moldaketa, Paul Salerri). Bakarlaria: Lier Sarasola (xilofonoa).
  • Andante K.315 (Wolfgang A. Mozart; moldaketa, Mikel Emezabal). Bakarlaria: Aiala Irulegi (flauta).
  • Klezmer Fantasy (Marcel Saurer). Bakarlaria: Martin Sanchez Otaegi (klarinetea).
  • Baghira (Ferrer Ferran; moldaketa, Sergi Pastor). Bakarlaria: Gorka Macias (saxoa).
  • Jostailuen Sinfonia (Joseph Haydn). Bakarlari gonbidatuak: musika tailerreko hirugarrengo ikasleak.

Arantxa Irigoras gogoan

Berriki hil da Udal Musika Eskolako Bandako kidea eta emanaldian aintzat hartuko dute Arantxa Irigoras Balda.

Gonbidatu bereziak

Bakarlariez gain, Udal Musika Eskolako musika tailerreko ikasleek emanaldiaren amaieran parte hartuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!