Azaroaren 17an, 18:30ean egingo dute erakusketaren irekitze-ekitaldia, eta abenduaren 6a bitarte ikusi ahal izango da, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 20:00era.
Andoaingo Udalak eta Hogar Extremeño elkarteak elkarlanean antolatu dute ekitaldia. Erakusketa, berriz, Espainiako Gobernuak, Extremadurako Juntak, Badajozeko Diputazioak eta Zafrako Udalak eta sustatu dute.
Zafrako (Badajoz) Jose Gonzalez Barrero Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak diseinatu eta atondu du erakusketa, eta gertaeren gaineko ikerketa historikoko proiektu baten barruan kokatzen da.
Erakusketa 2023ko irailaren 7an hasi zen eta ordutik Extremadura, Madril, Katalunia, Andaluzia, Gaztela eta Euskadiko hirurogei herri baino gehiagotan jarri dute.
