Ur edangarriaren emaria neurtzeko aparailua ipini dute Karrikan

Jon Ander Ubeda 2025eko azaroaren 14a

Andoaingo udalerriaren ia erdia urik gabe izan zen asteazken gauean, Andoaingo Udaleko Zerbitzuak lansailaren eskariz. Izan ere, Aita Larramendi kaleko 32an ur edangarriaren emaria neurtzeko aparailua jarri behar zuten eta, noski, ur-mozketak gauez du eragin txikiena.

Lanaldia ikusgarria izan zen, lehendik zegoen hoditeria zati bat kendu eta hura ordezkatzeko aparailu berria jarri zutelako.

Zer da ur-emaria neurtzen duen gailua (gaztelaniaz caudalimetro izenez ezagutzen dena)? Neurgailu bat da, likidoen fluxua neurtzeko erabiltzen dena. Kasu honetan, ur edangarria. Gailua ura daraman hoditeria bati konektatzen zaio, eta hoditik igarotzen den ur-bolumena neurtzen dute. Uraren kontsumoa neurtzeko erabil daitezke; adibidez, udalerri batean ur kontsumoa neurtzeko.

Andoaingo Udalaren oharra

"Ura banatzeko herri osoko ur-hodirik nagusienetako batean, Belkoaingo ur-biltegitik behera datorrenean hain zuzen ere, bi emari-neurgailu ipini genituen (kaudalimetro). 

Egindako lanaren helburua da hoditeria adar hori zatika antolatzea, denbora errealean kontsumoen irakurketa askoz zehatzagoa lortu ahal izateko, modu horretan gorabeherak eta matxurak gertatzen direnean askoz ere eraginkorrago jokatu ahal izango baitugu".

Erlazionatuak

Gauez egin beharreko aldaketa

Jon Ander Ubeda aza 14, 09:00 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!