Ikusgai daude Leitzaranen ospatu zituzten basoen gaineko jardunaldiko hitzaldiak eta zuhaitz landaketa

aiurri 2025eko azaroaren 15a

Jardunaldiko parte-hartzaileak Bisitarien Etxean, Otieta parkean, urriaren 25ean (Argazkia: Eguzki Talde Ekologista)

Urriaren 25ean, basoen inguruko jardunaldiak ospatu zituzten Bisitarien Etxean, Leitzaranen, Eguzki Talde Ekologistak antolatuta. Arturo Elosegi EHUko irakasleak, Markel Arriolabengoa Tantai kooperatibako kideak eta Jon Hidalgo Lurgai Fundazioko kideak hitzaldia eman zuten lehenbizi, eta ondoren, parte-hartzaileak basora irten ziren zuhaitz landaketaren ezaugarri teknikoak jorratzeko asmoz. Antolatzaileek zabalduta, jardunaldi guztia bideo-sekuentzien bidez ikus daiteke, hemen:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!