Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitzan, sarreran ikusgai egongo da abenduaren 6a bitarte, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 20:00era.
Andoaingo Udalak eta Hogar Extremeño elkarteak elkarlanean antolatu dute ekitaldia. Erakusketa, berriz, Espainiako Gobernuak, Extremadurako Juntak, Badajozeko Diputazioak eta Zafrako Udalak eta sustatu dute.
Extremaduran jaio, eta gaztetan, bizimodua atera nahian Euskal Herrira migratu behar izan zuten zenbait herritar agertu ziren erakusketaren irekitze-ekitaldira. Horietako batzuk bildu ziren argazkirako, argazki-galeriako lehenbiziko orrialdean ikusi daitekeen moduan. Ezkerretik hasita: Juankar Lucero (Caceres hiriburua), Elvira Pedrera (Malpartida de Caceres, Caceres), Angeles Amores (Clabin, Caceres), Maria Antonia Gago (Caceres hiriburua), eta, Antonia Gil (Torrejoncillo, Caceres)