“Zure ekarpen txikia, haien ilusio handia”, Poztailu proiektua ikasle gazteen eskutik

Aiurri 2025eko azaroaren 18a

La Salle Berrozpe ikastetxean goi mailako heziketa zikloan, fabrikazio mekanikoko diseinua eta soldadura eta galdaragintza ikasten ari diren zenbait ikaslek Poztailu proiektua abian jarri dute. Herrian behar handiena duten haurrei Gabonetan jostailuak eskura jartzeko diru bilketari ekin diote, eta horretarako, beraiek egindako zintzilikarioak, giltzatakoa, eskumuturrekoak... salgai jarri dituzte.

Biltzen duten dirua Andoaingo Caritasen esku utziko dute, beren ustez elkartea izan daitekeelako elkarterik egokiena identifikatzeko nortzuk behar duten halako laguntza.

Hain zuzen, Julia Martinez, Saioa Valle, Uxue Mujika, Isis Hernandez, Alexandra Ayala eta Udane Fariñas ikasleak dira Poztailu proiektu solidarioko bultzatzaileak. Itziar Irigoyen eta Jokin Egurbide dira beren irakasleak.

Salmentarako mahaia jarri zuten joan den larunbat goizean Plaza Morean, eta berdin egingo dute datorren larunbatean, azaroaren 22an. Bestalde, honako bi helbide jarri dituzte, taldearekin harremanetan jartzeko: poztailu@lasalleberrozpe.eus (korreo elektronikoa), eta, @poztailu_lasalleberrozpe (Instagrameko helbidea).

Oraingoz Plastigaur enpresaren dohaintza jaso dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!