Milagrosaren ospakizuna Andoainen

Artxiboko irudia

Hiru hitzordu iragarri dituzte: larunbatean, igandean eta datorren ostegunean.

Ehun urteko tradizioari jarraituz, aurten ere Milagrosaren ospakizuna egingo dute San Martin parrokian, Hirurrena baten bidez: larunbat honetan, mezaren amaieran, lehenengo eguna; igandean, mezaren amaieran, bigarren eguna; eta, azaroaren 27an, ostegunarekin, Milagrosa eguneko meza berezia arratsaldeko 18:30ean hasita, koroa eta guzti. Amaieran dominen bedeinkapena eta banaketa egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!