Bertso-afaria, Andoainen

Aiurri 2025eko azaroaren 19a

Euskararen nazioarteko egunaren ateetan, urteroko bertso-saioa antolatu dute Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Santa Krutz Peña elkarteak. Hilaren 28an izango da eta bertsolariak azken urteotako berberak dira: Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo. 

Menua bikaina da: urdaiazpikoa, otarrainxkak, ajoarriero bakailaoa, masailak, torrada, kafea eta kopa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!