Azaroa iristearekin batera, ekitaldiz beteriko egitaraua aurkeztu ohi du Andoaingo Gaztetxeak. Aurreko asteburuetan, beste hainbat artisten artean, Xiberoots eta Anestesia talde ezagunak igo ziren oholtza. Asteburu honetan Gaztetxea jendez betetzea espero da Lendakaris Muertos talde ezagunak joko baitu.
Azken txanpa
Datorren asteburuan egingo dituzte urteurreneko azken hitzorduak. Ostiralean, azaroak 28, disko-jartzaileak ariko dira: Hazas & Jagoba eta Mutiko. Azaroaren 29an, larunbatarekin, eguneko plana iragarri dute: Adarrara mendi martxa, bazkaria eta mus txapelketa. Hori izango da azken hitzordua.