Hilaren 29an, Andoaingo igerilekuan

Aiurri 2025eko azaroaren 21a

Jardunaldi berria azaroaren 29an izango da Andoaingo Allurralde kiroldegian. Aurretik, alebin mailakoen lehen jardunaldia Lasarte-Orian egin zuten.

Lasarte-Oriako Maialen Chourraut igerilekuan Buruntzaldea IKT taldeak debuta egin zuen Alebin Ligan. Maila horretan Andoaingo bi kirolari prestu ari dira lehiatzen: Urko Azpiazu eta Nora Becerra. Laster, beraz, etxeko igerilekuan ariko dira.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!