"Ez gara alferrik pasako" film dokumentala, abenduaren 2an Bastero Kulturgunean

Jon Ander Ubeda 2025eko azaroaren 20a

Kantagintzan debuta egin zuen Andoainen, Lourdea Iriondok.

Aurrestreinaldia Urnietan izan ondoren, zinema-aretoetan da Lourdes Iriondoren ibilbidea jasotzen duen film dokumentala. Andoainera abenduaren 2an iritsiko da, Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren eskutik.

"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentalak Lurdes ezagutu eta bere lana erakustea du xede, eta hainbat gai lantzeko bidea ere eman dio Inge Mendioroz Ibañez egileari: emakumearen rola gure historian, erreferenteen beharra norberaren identitatea sortzeko… Izan ere, zein arrazoi egon liteke Lurdes bezalako emakume batek egindako lan handia ez ezagutzeko? Nahita ala nahi gabe ezabatu, ezkutatu eta isildu al da? Egilearen ustez, nekez uler daiteke eta halako hutsik.

Filma 73. Donostia Zinemaldiaren Zinemira saileko eskaintzaren parte izan zen eta urriaren 24an, sorterrian, egun zuten jendaurreko aurrestreinaldia.

Euskal Herrian barrena ikusi ahal izango da, beraz, eta zinema-areto horien artean da Bastero Kulturgunea. Datorren abenduaren 2an izango da, arratsaldeko 19:00tan hasita.

Sarrerak 5 euroko prezioan salgai jarriko dira Stop eta Ernaitza liburudendetan, eta egunean bertan Bastero Kulturguneko erakusleihoan.

Emanaldia Larramendi Bazkunak antolatu du, "Andoaingo euskera, bihotzerik kalera" ekinaldiaren barnean. Lankide dira Andoaingo Udala eta Euskara Lansaila.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!