Txistu-doinuak entzun dira herriko kaleetan, Santa Zezili egunean

aiurri 2025eko azaroaren 22a

Kalejiran ibili dira Olagain Udal Txistulari Elkarteko kideak goiz partean, musikarien zaindaritzat hartzen den Santa Zezili egunaren bezperan. Gaur goizeko argazkiak eta bideo, hemen:

Goikoplazatik abiatu, eta Zumea plaza aldera jo dute, Herriko etxeetan eta Kale Nagusian barrena. Gabon Kantak izenburuko kontzertua emango dute abenduaren 27an, gonbidatuekin batera, Santa Krutz elizan.

Herriko etxeetan, Doktor Huizi kaleko parkean, geldialdia egin du txistulari taldeak, eta bertan, Andoaingo musikagintzan sustatzaile handia izandako Begoña Tolaretxipi irakaslearen aurrean pieza jo dute. Tolaretxipi balkoitik jarraitu du abestia, doinuaren erritmoari eutsiz, bideoan, ikus litekeen moduan:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!