Aurkeztu dute "Moebiusen ertzak", Garazi Kamio idazlearen berriena

Aiurri 2025eko azaroaren 25a

Kutxa Fundazioa Irun Literatura Saria irabazi ostean, argitara eman dute andoaindarraren liburua. Lan berrian helduentzako literaturari eutsiko dio, berriro, Kamiok.

Moebiusen ertzakGarazi Kamio

Angela izan zen jaio zenean, XX. mendearen erdian, herri koskortu batean; barruko mugak apurtuz eta kanpoko hesiak gaindituz Angel izatera igaro zen, hirira ihes eginda, eta urte luzez bizi izan zen horrela; zahartzean, baina, gaixotasunek familiaren abaro estura itzularaziko dute, eta Angela bihurtu beharko du, ostera ere.

Transexualitatea eta zahartzaroa gurutzatzen dituen istorio honekin irabazi du Garazi Kamiok Irun Hiria eleberri saria. Bizitza hanka-puntetan igaro duten pertsona batzuen epika apala, tragedia ilunik gabeko drama, malko errazik gabeko hunkiduraz kontatua. Moebius zinta baten antzera, ertzak leunduak dituena eta alde kontrajarririk ez.

Kamioren ibilbidea, liburuz liburu

  • "Orube abandonatuak".
  • "Beste norbaiten zapatak"
  • "Akats bat lehenengo lerroan"
  • "Bikini"
  • "Moebiusen ertzak"
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!