Egoeraren jakitun izanik, EH Bilduri deigarria zaio Osasun Sailetik eta Osakidetzatik neurririk ez hartzea. Gauzak horrela, legez besteko proposamena aurkeztu dute.
Honakoa izan da eskaera:
- Andoain eta Lasarteko osasun zentroen azterketa sakon bat egin dezala dauden plazen eta betetzeko zailtasunak dituzten plazen inguruan.
- Sei hilabeteko epean Lehen Mailako Arreta Unitateetako buruei ahalmena eman diezaiela bertako langile guztiekin adostutako ordutegi eta txandaketa proposamen bat egiteko.
- Arratsaldeko txandak betetzeko zailtasunak ikusiz osasun zentroko ordutegia eta txanden orduak egokitzeko aukera izan dezatela. Egoera berri honen inguruan udalaren eta herritarren iradokizunak jaso ostean, eta elkarlanean adostuz.
- Azterketa egin eta aldaketak egiten hasi bitartean, aurten bukatu duten egoiliarrei kontratu luze eta erakargarriak eskaini diezaiela Andoain eta Lasarte-Oriako osasun zentroetan bete gabe dauden plazak betetzeko.
Proposamena ez da aurrera atera
EH Bilduren legez besteko proposamena eztabaidatu da Legebiltzarrean, baina ez da aurrera atera (EAJ-PNV, PSE-EE) gobernukideak aurka agertu baitira. Olatz Peon jeltzaleak defendatu zuen gobernuaren iritzia: "Gobernu honek osasun arloan berebiziko garrantzia duen konpromisoetako bat, gobernu programan jasota dagoena, zalantzarik gabe, Lehen Mailako Arretari buruzkoa da, gure Osasun Sistema Publikoaren oinarri gisa. Jarrai dezala Osakidetzak ESI guztietan lehen mailako arreta indartzeko prozesuarekin, hiru lurraldeetan, pazienteen eta profesionalen beharrei erantzunez".