Palestina eta armagintza hizpide izango dute Bastero Kulturgunean

Aiurri 2025eko azaroaren 25a

Max Carbonell. Argazkia: @impactefilmfest

"25 urtez gerra desarmatzen" izeneko ekimenak solasaldia antolatu du Andoainen. Abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:00tan hasita. Palestinako genozidioa, enbargoa eta armagintzaren papera aztergai izango da.

Batetik, Delàs elkarteko Max Carbonell aditua hizlari ariko da. "Palestinako genozidioarekin harremana duten enpresa, banketxe eta Estatuen papera aztertuko da, eta enbargoa zertan den azalduko du", diote antolatzaileek.

Hizlariak

  • Centre Delàs. Ikertzailea da Carbonell katalana eta Banka Armatuaren ildoa du ardatz. Gainera, hiriko gizarte-mugimenduetan aktiboa da, batez ere etxebizitzaren aldeko mugimenduan eta Palestinarekiko elkartasun-mugimenduan.
  • Gasteizkoak taldekoek 'Conversión de la Industria Militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras' liburua izango dute hizpide. Armagintza proiektuetan parte hartzen duten enpresen kopurua nabarmen handitu da, azken urteotan. Euren datuen arabera,  "15 urteetan, hirukoiztu egin da Euskal Herrian gerrarako ekoizpena helburu duten enpresa, ikergune eta erakundeen kopurua, eta gaur egun 200 inguru dira". Antolatzaileek aurreratu dutenez, "enpresa berriez gain badira Andoaingo SAPA gisako enpresa historikoak: solasaldian Andoaingo enpresak AEBko armadarekin edo Israelgo beste armagintza enpresekin izan duen harremana aztertuko da".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!