Aisa egin diote aurre eguraldi kaskarrari ”Ibili Andoain” ekimeneko parte-hartzaileek

Aiurri 2025eko azaroaren 26a

Adineko jendea elkartzea eta elkarrekin jarduera fisiko osasungarria egitea helburu dituen “Ibili Andoain” ekimeneko parte-hartzaileak ez dira kikiltzen errazak, eta eguraldi petralari aurre eginez Goikoplazan agertu dira asteazkenero ohi duten bezala.

Azken urtetako joerari eutsiz, Leizaran Institutuan Arreta izeneko erdiko zikloa ikasten ari diren ikasleak laguntzaile lanetan aritu dira. Arreta izeneko ikasketak mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko teknikaria formatzea du helburu, eta bi urteko iraupena du.

Aitor Andres, Uxue Iruretagoiena eta Debora Herrero dira ikasketa horretako irakasleak Leizaran Institutuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!