Leizaran Lanbroa taberna, lehen garaipenaren bila

Aiurri 2025eko azaroaren 28a

Artxiboko irudia

Emakumeen Euskadiko senior ligan denboraldiko lehen garaipena eskuratzea helburu izango du Andoaingo taldeak. Larunbat honetan Allurralden hitzordua dute Irauli Bosteko taldearen aurka. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da partida.

Sailkapenaren behealdean dauden taldeen arteko partida izango denez, Leizaranek lehen bi puntuak lor ditzake. 

Euskal Ligan ari diren gainerako hiru taldeak, bestalde, etxetik kanpo ariko dira asteburu honetan: kadete eta jubenil mailakoak, Tolosa CFren aurka; eta, Leizaran Ernio Inmobiliaria senior mailako gizonezkoak, Urdanetaren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!