Ohorezko erregional mailara egokitzen ari da Euskalduna eta aurreko asteburuan hain preziatua den garaipena eskuratu zuen Zubietan, Deustu taldea 1-4 gailenduz. Larunbat honetan, 16:00tan hasita, Urola hurbilduko da Ubitartera eta partida hori baliatu nahi du Andoaingo klubak bigarren garaipena jarraian eskuratzeko.
Gorengo mailako emakumezkoak
Urnietak 1-6 garaitu zuen Santo Tomas Lizeoa eta Euskaldunak, berriz, 2-1 Usurbil. Multzo honetan lider sendoa da Andoaingo taldea.