Burnizko pasabidea konpontzeko lanek bi norabidetan izango dute eragina. Aldundiak zabaldutako oharraren arabera, "Lan horiek azaroaren 30etik abenduaren 22ra bitartean egingo dira, gaueko ordutegian, 22:00etatik 06:00etara, eta noranzko bakoitzeko errei banatan izango dute eragina".
Andoainen N-I errepidean, Bazkardon, 447,424 k.p.an kokaturik dago oinezkoentzako metalezko pasabidea. Datozen egunetan, bi noranzkoetan, lanek trafikoan eragina izango dute. Lana, hori bai, gauez egingo dute.