Gonzalez egileak pianoarekin jotzeko idatzi zuen, eta egunotan, Joxe Mari Oiartzabalek bere partiturak egokitu egin ditu, txistuak, orkestra sinfonikoak, banda sinfonikoak, eta, harizko laukoteak (biolina, bilontxeloa, biola eta kontrabaxua) jotzeko moduan. Partiturak senitartekoen esku utzi zituzten atzo, abestia estreinatu eta gero. Junkal Guerrero musikariak jaso zituen partiturak, familia ordezkatuz.