Aurten ere, abenduaren 31n lasterka aritzeko aukera izango dute herritarrek. Goizeko 11:30ean hasiko da lasterketa eta antolatzaileek parte-hartzaileen gehienezko kopurua 450ean mugatu dute.
Andoaingo San Silbestrea bederatzigarren ediziora iritsi da. Ohi bezala, Zumea plazatik abiatuko da lasterketa, 5,3 kilometroko ibilbidea osatzeko.