Andoainen indarkeria matxista kasuen aurrean eman beharreko erantzun instituzionala jasotzen duen protokoloa publikoki aurkeztu zuten joan den astean udaletxeko batzar aretoan egindako ekitaldian.
Bertan, Andoni Alvarez alkateak eta Haizea Barandiaran berdintasun zinegotziak gogorarazi zutenez, 2019an onartutako dokumentu hori hainbat erakunderen arteko lankidetzaren emaitza izan zen: Andoaingo Berdintasun Arloa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa, Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria Sailak, Osakidetza, Ertzaintza eta udalerriko ikastetxeak.
Gaineratu zutenez, protokolo hori mugarri garrantzitsua izan da azken urteotan, “emakumeei ematen zaien arretan hobekuntzak ezarri” dituelako eta “erakundeen arteko koordinazioa, jarraipena eta sare-lana indartzen dituen lan-mahai iraunkorra sortzen lagundu” duelako. 2025eko uztailean, protokoloaren berrikuspena gauzatu zen, “tresna eguneratu eta kontrastatua izatea bermatzeko”.
Modu horretara, “indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera eta arreta hobea eskaintzea ahalbidetuko da, eta bide batez, azken urteotan indarrean dagoen lege esparruarekin bat egingo da”. Protokolo hori otsailaren 18ko Udalbatzaren osoko bilkuran onartu zen aho batez, eta “udalerrian gerta daitezkeen garrantzia bereziko egoeren aurrean erakundeen erantzun publikoa gidatuko duen mekanismoa izango “ dela adierazi zuten. Bukatzeko esan zuten dokumentu hori Andoaingo Udalak azken urteetan landu dituen indarkeria matxistari lotutako politika espezifikoen markoan” kokatzen dela, eta bere lanketan Andoaingo mugimendu feministak ere parte hartu duela.
Ordezkaritza zabala, ekitaldian
Eragile sinatzaile ugari bildu zuen protokoloa aurkezteko eta sinatzeko ekitaldiak.
Hona nortzuk sinatu duten, ordezkari guztien izenean:
• Andoni Alvarez Lete, Andoaingo Alkatea
• Josean Hernández Lekuona, Hernaniko Ertzain-Etxeko burua.
• Arantxa Urruzola Lizarribar - OSI Tolosaldeako Erizaintzako arduraduna.
Hona ekitaldian parte hartu zuten beste ordezkariak:
• Haizea Barandiaran Zubillaga, Berdintasuneko zinegotzia.
• Aritz Alkain Lopez, PSE-EEko zinegotzia.
• Sara Arruabarrena Azkarate, Berdintasun teknikaria.
• Nerea Arregi Elola, Gizarte Zerbitzuetako arduraduna.
• Andoni Otamendi Irastorza, Udaltzaingoko ofizial-ordea.
• Elixabet Isasi Agirre, Andoaingo Osasun Zentroko Erizaintzako koordinatzailea.
• Bakartxo Portuburu Peruarena, Andoaingo Gaztelokaleko eta Ludotekako koordinatzailea.
• David Urtasun Etxeberria, La Salle Berrozpezko zuzendaria.
• Enara Bujanda Zarranz, La Salle Berrozpezko orientatzailea.
• Garazi Etxarri Carrasco, Aita Larramendi Ikastolako aholkularia.
Azkenik, Leitzaran Institutuko, Ondarreta Herri Eskolako eta Andoaingo Osasun Zentroko ordezkariek ezin izan zuten gerturatu ekitaldira.
