Zizurkil
18:30 Ekitaldia | Joxe Arregi plazan. Honako hau izango da ekitaldiaren oinarria: Zizurkildarrok jokoan ikusten dugu euskararen etorkizuna?
19:00 Mosaikoa | Tolosaldeko gainerako herrietan egin den bezala, "EUSKARAREN ETORKIZUNA JOKOAN!! giza mosaiko erraldoia osatzeko R hizkia irudikatuko dugu bildutako herritar guztion artean, eta adierazpena irakurriko dugu".
Aduna
16:00 Jarduerak haur eta gazteentzat | Eskolan jarduerak egingo dituzte bazkalostean eta, ondoren, txokolate beroa jango dute.
Asteasu
19:00 Solasaldia | Usarrabiko ikus-entzunezko aretoan euskararen inguruko solasaldia egingo dute. Ekitaldiak euskararen erabilera, irakaskuntza eta etorkizuneko erronkak izango ditu ardatz. Hizlari ariko dira Xabier Usabiaga telebista aurkezle eta esataria, Xabi Etxaniz eta Mila Iztueta irakasleak. Amaia Agirre, aldiz, saioaren moderatzaile lanetan ariko da.
Andoain
17:30 DJ Saioa haur eta gazteentzat | Juanita Alkain plazatxoan DJ Mikeltxi ariko da. Eguerdian adierazpena irakurriko dute udal ordezkariek eta euskararen bidean diren herritarrei aitortza egingo diete. Arratsaldekoa, berriz, haur eta gazteei begirako saioa izango da.