Gabonetako Azoka antolatu du Larramendi Bazkunak, herriko artisauen partaidetzarekin

Aiurri 2025eko abenduaren 3a

Argazkia: lar.belarritakoak (instagram)

Abenduaren 12tik 14ra egingo da azoka, Banco Guipuzcoano zenaren instalakuntzatan. Euskara elkarteak antolatu du, “Andoaingo euskera, bihotzetik kalera” kanpainaren baitan.

Aski ezaguna da eraikina Andoainen, Kaleberria 50 helbidean dagoena. Azoka abenduaren 12tik 14ra bitarte izango da zabalik, egun bakoitzean ordutegi ezberdinean:

  • Abenduak 12, ostirala. 17:00-20:00.
  • Abenduak 13, larunbata. 10:30-13:30 / 17:00–20:00.
  • Abenduak 14, igandea. 10:30-13:30.

Postua jarriko duten artisauak

  • Haizea Broxa Iartza: akuarelak.
  • Aiora Arregi Miner:  margotutako kamixetak eta abar.
  • Nerea Casete: telaz egindako diademak, koleteroak...
  • Olatz Letamendi: Muxxu Belarritakoak.
  • Lar (Lide Alcalde): bitxiak.

Serigrafiak eta artelanak, Larramendi Bazkunaren postuan

Bi serigrafia salgai jarriko ditu Bazkunak, bere postuan: bat Iñaki Gozalo Erro, Wentxirena, “Guztiok dantzari” izenburukoa eta, bestea, Irati Guarretxenarena. Bakoitzetik 75 ale jarriko dira, edizio mugatuan, denak zenbakituta eta sinatuta. 

Bestetik, Xabier Lakak emandako “Zehar” izenburuko obraren 13 ale jarriko dira salgai, egileak zenbakituta eta sinatuta.

Azkenik, Larramendi Bazkunak argitara emandako liburuak, Lekukotzak, etab. Eta “Garagorrira igoera” elastikoa.

Afitxa

Azokak bertako artisauen lanak ezagutzeko eta Gabonetako opariak tokiko produktuekin osatzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Ardo dastaketa berezia, larunbatean

19:00etan hasita, ardo dastaketa egin nahiko lukete antolatzaileek. Aide Jauregi aditua izango da dinamizatzailea. 4 ardo eta 4 pintxo dastatuko dira. 40 euroko prezioa du dastaketak eta Larramendi Bazkuneko bazkideek 30 euro ordainduko dute.

Interesa duenak izena eman behar du harrera@larramendibazkuna.eus posta elektronikoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!