Negu giroko arratsaldea zen eta, ondorioz, hotz samar abiatu zen musika emanaldia. Gerora girotuz joan zen ekitaldia eta meritu gehiena Mikeltxi disko-jartzaileari zor zaio. Hark lortu baitzuen Makaldegiko gune estalia girotzea.
Udaleko euskara eta kultura sailak antolatu zuen emanaldia eta Aiurri eta Bazkuna izan ziren laguntzaileak. Haiekin guztiekin batera, Kaiku KM0 babeslea izan zen. Emanaldia bukatu aurretik haurrek bina opari jaso zuten: Ikusbera haur aldizkariaren ale bat eta Kaiku KM0 etxeak emandako edatekoa.
Kanpoan ez zen giro, Makaldegiko estalpean aldiz bai. Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak zapore goxoarekin amaitu ziren, beraz.