Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean, "Ekonomia zirkularra modelatzen" erakusketan antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan parte hartu dute La Salle Berrozpeko Soldadura eta Kaldereria zikloko bigarren mailako ikasleek. Jasangarritasuneko diputatu Jose Ignacio Asensiok balioan jarri zuen ekimena: “Ekonomia zirkularra ikasgeletan hasten da. Horrelako ekimenek aukera ematen diete belaunaldi berriei gaitasun teknikoak eta ingurumenekoak garatzeko”.
Ekimenean parte hartu duten ikasleen azalpena
"Txatarrategian aurkitutako saskibaloi-aro bat berrerabili genuen, eta haren aroa eta azpiko oinarria moztu genituen gure eskulturaren egitura egiteko. Ondoren, piezak soldaduraren bidez elkartu genituen, eta rotaflexarekin lixatu genituen xehetasun guztiak. Jarraian, birziklapenaren ikurra irudikatzen zuen diseinu bat deskargatu eta plasma bidez moztu genuen. Ondoren, garbitu eta kate batzuekin zintzilik jarri genuen, saskibaloi-aroaren barruan".