Erabilgarri izango da gaurtik aurrera Ondarreta auzoko haur parkea. Azken aldian konpontzen eta berritzen aritu dira, eta, Udalak zabaldu duen oharrean azaldu duenez, "berriro ere txikienen aisialdirako eta gozamenerako espazio egoki eta segurua jarri da herritarren eskura".