Irunberri Kultur Elkartea urteurreneko ospakizunetan murgilduko da hurrengo egunetan

Aiurri 2025eko abenduaren 5a

Artxiboko irudia.

Kirola, gastronomia, bertsolaritza eta irteera antolatu du. Honatx, egitaraua:

Pala Txapelketa Mixtoa 
Abenduak 12, ostirala 

Pala txapelketa mistoa jokatuko da Aita Larramendi ikastolako frontoian. Egunotan izena emateko aukera dago Irunberrin. 20 euroko da prezioa, bikotearena.

Irteera
Abenduak 14, igandea

Igandekoan, familiei zuzendutako eguna prestatu dute. Goizeko 10:00etan Irunberrin elkartu eta Trentxikin barrena Talai baserriraino ibilaldia egingo dute. Ondoren, bazkaria izango da elkartean, bakoitzak berea eramanda. Arratsaldean, aurreko urteetan egin bezala, karaokean parte hartzeko aukera izango da. Interesa duenak izena eman behar du tabernan.

Pintxo-pote Berezia
Abenduak 18, osteguna

19:00etatik aurrera, pintxo eta edariaren bueltan, hitzordua lotu dute.

Bertso-bazkaria eta kontzertua
Abenduak 20, larunbata

14:30ean hasiko da bertso bazkaria, Jon Maia eta Maialen Akizuren parte hartzearekin. Menua: babarrun-jana, postrea, edaria, kafea eta patxaran kopa. Tiketak tabernan daude salgai, 30 eurotan. Aukera begetarianoa ere badagoela adierazi dute antolatzaileek.

19:30ean hasita, Malkogarriyak taldea zuzenean ariko da.

Kantu kalejira
Abenduak 21, igandea

Urteurreneko ekitaldiei amaiera emateko, kantu kalejira egingo da, 12:30ean hasita, herriko kaleetan barrena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!