Asteburuko partida bakarrenetakoa, larunbat goizean

Aiurri 2025eko abenduaren 5a

Artxiboko irudia

Ohorezko erregional mailakoek ez dute atsedenaldirik izango asteburu honetan. Euskaldunak Ubitarten jokatuko du, goizeko 11:00tan hasita, Mondragon taldearen aurka.

Sailkapenean 8. postuan da, andoaindarrak baino 7 puntu gehiagorekin. Aurreko asteburuan urdinek ezin izan zuten etxean garaipena eskuratu. Urolak irabazi zuen 1-2.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!