Xehetasunak Elkarrekin Podemoseko Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Echevestek eman ditu, komunikabideen aurrean egin duen agerraldian: “Arazo larria dugu Andoainen, N1 eta A15 arteko loturan. A priori ez gaude lazoa egitasmoarekin ados baina jakitun gara Bidegik prest duela obra aurrera eramateko prozedura osoa. Akordioari esker, Aldundiari eskatu diogu sei hilabeteko epean irtenbide integrala aurkez dezan. 200.000 euroko partida jaso da proiektua lantzeko”.