Etxeberrietako eraikinak eraisteari ekin diote

Aiurri 2025eko abenduaren 10a

Aita Larramendi kaleko 11 zenbakidun eraikina eraisteari ekin diote goizean, hondeamakinak erabilita. Atzealdetik ari dira eraisketa lanetan, Etxeberrieta auzunetik, hain zuzen.

Aita Larramendi kaleko 9, 11, 13 eraikinak eraitsiko dituzte, lehen fasean. Eta horiek eginda, 7 eta 5 eraikinak ere botako dituzte.

Denbora da kale horretako eraikin zaharrenak ordenazioz kanpo daudela eta irailetik jakina zen berandu baino lehen eraitsiko zituztela. Etorkizun hurbilean eraikin berriak altxako dituzte eremu horretan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!