Herriko artisauen postuak Guipuzcoanoko instalakuntzatan

Aiurri 2025eko abenduaren 12a

Arratsaldean hasi eta igandera bitarte Zumea kaleko Banco Guipuzconako ateak irekiko ditu Larramendi Bazkunak. Herrikideek ekoiztutako artelanak, serigrafiak eta artisautza-lanak salgai izango dira salgai.

"Andoaingo Euskera, bihotzetik kalera" egitasmoa abiatu zuen euskara elkarteak, iaz. Geroztik, ekimen betean da xede nagusia lortu nahian: Doktor Huitzi kaleko egoitzaren ordez herritarrengandik gertuago egongo den beste bat eskuratzea. Aukeretakoa, Guipuzcoano da.

Urteak eman ditu egoitzak itxita eta asteburu honetarako zabalduko dute. Egun hauetan azoarako prestaketa lanetan murgildu dira Bazkuneko kideak eta ikusmina antzeman dute. Beraz, herritar ugari bertatik igaroko dela espero da.

Postua jarriko duten artisauak honako hauek dira:

  • Aiora Arregi Miner: margotutako kamixetak eta abar.
  • Haizea Broxa Iartza: akuarelak.
  • Nerea Casete: telaz egindako diademak, koleteroak...
  • Lar (Lide Alcalde): bitxiak.
  • Olatz Letamendi: Muxxu Belarritakoak.

Ordutegia, Kale berria 50eko eraikinean:

  • Abenduak 12, ostirala. 17:00-20:00.
  • Abenduak 13, larunbata. 10:30-13:30 / 17:00–20:00.
  • Abenduak 14, igandea. 10:30-13:30.

Serigrafiak, artelanak eta gehiago

  • Bi serigrafia salgai jarriko ditu Bazkunak, bere postuan: bat Iñaki Gozalo Erro, Wentxirena, “Guztiok dantzari” izenburukoa eta, bestea, Irati Guarretxenarena. Bakoitzetik 75 ale jarriko dira, edizio mugatuan, denak zenbakituta eta sinatuta.
  • Bestetik, Xabier Lakak emandako “Zehar” izenburuko obraren 13 ale jarriko dira salgai, egileak zenbakituta eta sinatuta.
  • Azkenik, Larramendi Bazkunak argitara emandako liburuak, Lekukotzak bilduma, bai eta “Garagorrira igoera” elastikoa ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!