Real Union B liderraren etxean jokatuko du Euskaldunak, larunbat arratsaldean

Aiurri 2025eko abenduaren 12a

Artxiboko irudia

Bergara, Urola eta Mondragon taldeen aurka golak jaso ditu azken minutuetan.

Igoera lortu duenetik, Euskaldunari puntuak lortzea kosta tzen ari zaio. Asteburuko partida bakarrenetakoa jokatu zuen Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako Euskalduna taldeak. Larunbat goizean Mondragonen bisitaldia jaso zuen GaztaÒagaren taldeak eta partida berdinketarekin amaitzear zela gola egin zuen aurkariak. Puntuak eskuratzeko zailtasunak eta, gainera, modu krudelean galtzen ari dira, hain zuzen, partiden azken hondarrean. Antzekoa gertatu zitzaien aurreko jardunaldietan Bergara eta Urola taldeen aurka.

Larunbat honetan Real Union B taldearen zelaian ariko dira, 16:15ean hasita. Lidertzan sendo dabil Irungo taldea, bigarren sailkatuak baino 7 puntu gehiago baititu. Oso partida zaila izango da andoaindarrentzat.

Gabonen aurretik Amaikak Bat taldea hurbilduko da Ubitartera eta hori bai izango dela puntuak eskuratzeko jardunaldi ona.

Gorengo mailako emakumezkoak, Ubitarten

Aurreko jardunaldian ligako bigaren porrota ezagutu zuen Iker Laskibarren taldeak. 2-0 galdu zuten Antigua Luberriren aurka. Hala eta guztiz ere, lidertzan dira eta lau puntuko aldea ateratzen diote Usurbil taldeari.

Larunbat honetan garaipenaren bidean jarraitzeko aukera berria izango dute, Ubitarten bertan, Intxaurdi B taldearen aurka. 18:30ean hasiko da partida. Lehen itzulian, Euskaldunak 0-1 irabazi zuen Cesar Benito zelaian. 11. jardunaldia amaitzean, Liga azken txanpan sartuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!