Ikastolak Euskararen Egunean zabaldu zuen oharrean, egitasmoren nondik norakoa azaldu zuen: "proiektu honen helburua, data jakin batzuetan kalera abestera ateratzea da, ikasleek sortutako banda txiki bat laguntzaile izanik; eta bide batez, gure euskarazko abesti kuttunak elkarrekin abestuz. Irteera horietan Andoaingo kaleak alaitu nahi ditugu".
Ekimenean parte hartzeko gonbita herritar orori eta herriko hainbat eragile desberdinei luzatu zien Aita Larramendi ikastolak.