Andoaingo Udalak eta Ongi Etorri Eskolara ekimenak elkarlanean antolatu zuten formakuntza.
Antolatzaileek ohar bidez adierazi dutenez, arrazakeriak kirolean nola eragiten duen landu zituzten bi saio horietan, eta aldi berean, horrelako egoerei aurreko egiteko tresnak jorratu zituzten. “Izan ohi diren eta eguneroko bizitzan normalizatzen diren iruzkin eta jarrera arrazistak identifikatu ziren, baita aniztasunak duen balioaz eta desberdintasuna errespetatzeak duen garrantziaz kontzientzia hartu ere”.
Formakuntzako hartzaileek aipatu zutenez, baliagarria izan zitzaien saioa, ”egunero kirol profesional gisara duten jardunean kulturarteko ikuspegia txertatzeko”.
