Giro beroa Irunberri elkarteak antolatutako pala txapelketan

Aiurri 2025eko abenduaren 13a

Lehen partida Loiarte I-II eta Andoni-Irati bikoteen artekoa izan zen eta ikusleek berehala antzeman zioten final usaina partida horri. Bada, hainbat partida eta gero, finalera iritsi ziren lau partaideak. 12-7 irabazi zuten Iratik eta Andonik.

Aurtengo txapelketan parte hartu duten hamabi bikoteak:

  • Loiarte I-II.
  • Andoni-Irati.
  • Alain-Mari.
  • Xuhar-Garbi 2.
  • Ainarika-Olabe.
  • Joni-Neide.
  • Xabi-Idoia.
  • Diego-Altziber.
  • Ainhize-Euken.
  • Naiara-Jon.
  • Axier-Leire.
  • Axier-Saioa Z.

Finalaurrekoak:

Andoni-Irati 8-6 Ainhize-Euken

Lioarte I-II 8-0 Xabier-Idoia

Finala:

Andoni-Irati 12-7 Lioarte I-II

Txapelketaren ostean, afari-merienda Irunberri elkartean

Elkartearen epelera itzuli ziren partaideak eta bertan afari-merienda ederra egin zuten partaideek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!