Jarraipena izango du Irunberri elkartearen urteurreneko egitarauak

Aiurri 2025eko abenduaren 15a

Pala txapelketa egin zuten ostegunean eta, bart, mendi-irteera eta karaoke saioa. Ostegunean hasi eta igandera bitarte, hitzordu gehiago iragarri dituzte.

Pintxo-pote Berezia
Abenduak 18, osteguna

19:00etatik aurrera, pintxo eta edariaren bueltan, hitzordua lotu dute.

Bertso-bazkaria eta kontzertua
Abenduak 20, larunbata

14:30ean hasiko da bertso bazkaria, Jon Maia eta Maialen Akizuren parte hartzearekin. Menua: babarrun-jana, postrea, edaria, kafea eta patxaran kopa. Tiketak tabernan daude salgai, 30 eurotan. Aukera begetarianoa ere badagoela adierazi dute antolatzaileek.

19:30ean hasita, Malkogarriyak taldea zuzenean ariko da.

Kantu kalejira
Abenduak 21, igandea

Urteurreneko ekitaldiei amaiera emateko, kantu kalejira egingo da, 12:30ean hasita, herriko kaleetan barrena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!