Igara egoitzan mantak eta neguko arropa bilduko dituzte

Aiurri 2025eko abenduaren 15a

Artxiboko irudia.

Kontseilu Sozialistak neguko manta eta arropa-bilketa egingo du Andoaingo Eskola Kaleko egoitzan. Zehazki, abenduaren 20an, 11:00-13:00 artean; eta, abenduaren 22an, 19:15-20:15 artean, Igara espazioan. 

Abenduaren 27an, berriz, toki berean, jasotako arroparen banaketa egingo dute 11:00-13:00 orduen artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!